Hezkuntza

Mila lagun bildu dira Baionan irakasle postuen murrizketa salatzeko

Grebara deituta daude gaur irakasleak, eta sindikatuen arabera, grebaren jarraipena %75ekoa izan da bederen departamendu mailan.

2011ko irailaren 27a
12:28
Entzun

Mila lagun inguru bildu dira gaur goizean Baionan, Burtsaren aitzinean, Frantziako Gobernuak hezkuntza publikoan egin nahi duen murrizketa salatzeko. Grebara deituta daude gaur irakasleak, eta sindikatuen arabera jarraipena %75ekoa izan da, departamentuan bederen.

Irakasle postuetan egin nahi du murrizketa Frantziako Gobernuak, eta murrizketak hezkuntza publikoari soilik eragiten dion arren, hezkuntza pribatuko langile ugarik bat egin dute aurreko egunetan.

Aurten 29 irakasle lanpostu kendu dituzte departamenduan; azken bost urteetan kenduak 70 badirela jakinarazi dute. Sindikatuek diote haurren kopurua ez dela apaldu; akademiak, berriz, 200 gutxiago daudela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.