Datuak

Mila positiboren langa gainditu da berriro Hegoaldean

1.194 positibo zenbatu dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak. Koronabirusa zuten 28 pertsona hil dira astebetean.

DYAko bi langile adineko pertsona bat laguntzen, Donostian. GORKA RUBIO/ FOKU
edurne begiristain
2021eko abuztuaren 11
13:01
Entzun

Hego Euskal Herrian egun bakarrean detektatutako kasu kopurua bi egunez jarraian milatik beherakoa izan ondotik, berriro ere gainditu egin da langa hori: beste 1.194 kutsatu zenbatu zituzten atzo COVID-19a atzemateko testetan. Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, atzo 10.496 proba egin zituzten koronabirusa detektatzeko, eta horien guztien %11,3k eman zuten positibo. Lurraldeka aztertuta, Bizkaian atzeman zituzten kasu gehien: 532; Gipuzkoan, 232 detektatu zituzten; Nafarroan, 229, eta Araban, 171.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak jakinarazi dutenez, joan den igandera arte 28 pertsona hil ziren astebetean. Zehazki, abuztuaren 2tik 8ra erregistratutako kasuei dagokie kopuru hori. Azken asteko kopurua hori izanik, aurreko astean baino bi lagun gehiago hil dira Hegoaldean. Izan ere, 26 hildako izan ziren uztailaren 26tik abuztuaren 1era bitarteko astean.

Hego Euskal Herriko erietxeei begira, berriz, atzo 68 gaixo ospitaleratu zituzten COVID-19aren sintomak larriagotuta, eta, guztira, 445 paziente daude gaitzak jota. 90 lagun dira ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.