Milaka lagun batu ditu biktimen aldeko martxak
MADRIL. Milaka lagun batu ziren atzo Madrilen (Espainia), ETAren biktimei elkartasuna adierazi eta ETAren su-etena «azpijokoa» dela salatzeko. Gezur gehiagorik ez, menia-iruzur gehiagorik ez lelopean abiatu zen martxa, eta Espainiako Gobernuaren aurkako oihuak entzun ziren. PSOEk eta PPk ofizialki manifestaldiarekin bat egin ez bazuten ere, han izan ziren, besteak beste, Maria San Gil PPko kide ohia, Jaime Mayor Oreja PPko Europako legebiltzarkidea eta Carlos Iturgaitz PPko EAEko presidente ohia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu