Manifestazio amaieran Xabier Olegak hartu du hitza 18/98+ lan taldeko kideen izenean, eta Mikel Kortak eta Teresa Todak 18/98ko auzipetuen izenean.
Lan taldea ez zela ideia zehatz batzuk babesteko sortu, baizik eta "ideia guztiak bermatzeko" azpimarratu du Oleagak, eta ildo horretatik nabarmendu du egun PPkoak izan ezik, beste alderdi eta sektore guztietako jendea dagoela auzipetua. Hala, Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakaria eta Lopez PSE-EEko idazkariaren kasuak oroitarazi ditu, eta elkartasuna adierazi.
Egun indarrean dauden sumarioen errepasoa egin du Kortak, eta haren ondoren, Auzitegi Nazionalaa "euskal politika baldintzatzeko tresna sasi-juridikoa" dela salatu du Todak. Aurrerago aipatutako elkartasun adierazpena berretsi du, baina elkartasunetik elkarlanera igarotzeko garaia dela nabarmendu.
Eskubide zibil eta politikoen alde jartzen zuen pankartak zabaldu du manifestazioa. 18/98 auziko zein beste auzi politiko batzuetako auzipetuak joan dira pankarta hori eramaten, elastiko urdinak jantzita. Atzetik beste pankarta bat, Berriro ez jartzen duena.Iñigo Urkullu eta Markel Olano EAJren zuzendaritzako kideak, Rafa Larreina EAko buruzagia, Arnado Otegi eta Jone Goirizelaia Batasunekoak, Mikel Basabe Aralarrekoa, Mertxe Colina ABkoa,Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusia,Txutxi Ariznabarreta LABekoa, Paul Nicholson EHNEkoa, Jesus Uzkudun CCOOko kidea eta Laura Mintegi idazlea joan dira, besteak beste, pankarta horri eusten. Andoni Ortuzar EITBko zuzendari nagusia ere hanizan da.
Hirugarren pankarta bat ere joan da atzetik: Errugabeak dira. Epaiketa guztiak eten jartzen zuen eta 18/98+ lan taldeetako ordezkariek eraman dute. Hirugarren pankarta horren atzetik, berriz, milaka eta milaka herritar. Jendetsua izan da. Oihurik gabe eta giro lasaian bete du ibilblidea.
'18/98 auzia'
Milaka lagun Bilboko kaleetan, "ideia guztien defentsan"
Berriro auzi politikorik abia ez dadin bermeak eskatu dituzte. 18/98+ lan taldeko kideek elkartasuna adierazi diete Ibarretxeri eta Lopezi auzipetuak izan direlako. Besteak beste, EAJ, EA, Batasuna, Aralar, AB, ELA, LAB, EILAS, EHNE, ELB, Lokarri, Kontseilua, Askatasuna, Udalbiltza eta Bai Euskal Herriari-ko ordezkariek parte hartu dute manifestazioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu