Politika

Milaka lagun bildu dira Bilbon, "prozesu demokratikoaren alde"

EAE-ANVk deituta egin dute manifestazioa. "Bazterketarik gabeko elkarrizketa, konpromisoa eta akordio politikoa" eskatu ditu Arantza Urkaregik.

2007ko ekainaren 23a
19:04
Entzun
Jende asko bildu da gaur Bilbon, milaka lagun, EAE-ANVk "prozesu demokratikoaren alde" deitu duen manifestazioan. 17:30ak pasatxo zirela hasi da manifestazioa, Aita Donostia plazatik, eta udaletxe aurrean bukatu da.

Arantxa Urkaregi EAE-ANVren Bizkaiko Foru Aldundirako hautagaiak komunikabideei egindako adierazpenetan, "bazterketarik gabeko elkarrizketa, konpromisoa eta akordio politikoa" eskatu ditu, "herriak nahi duen etorkizuna erabakitzeko".

EAE-ANVren hautetsiez gain, ezker abertzalearen buruzagi ugari bildu da: Rufi Etxeberria, Joseba Alvarez eta Joseba Permach Batasunaren ordezkariak, Rafa Diez LABen idazkari nagusia, Nekane Erauskin EHAKren legebiltzarkidea...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.