Milaka lagun elkartu ziren atzo Trapagaranen, Ibilaldia Bizkaiko ikastolen aldeko festan. Antolatzaileek adierazi dutenez, datu zehatzik izan gabe ere aurreikuspenak gainditu dituzte, eta "pozik" agertu dira festak izan duen harrerarekin.
200 bat autobus heldu ziren, beste hainbat lagun autoz, eta izan ziren oinez iritsi zirenak ere. Ibilbideak zortzi kilometro izan zituen, eta bost gune. Kontzertuak, tailerrak, antzerkia eta beste izan ziren.
Batutako dirua Itxaropena ikastolako azpiegiturak hobetzeko erabiliko dute. Portugaletek hartuko dio lekukoa Trapagarani.