euskal presoak

Milaka lagun elkartu da Baionan, eta muga ezin igaro geratu diren ehunka lagunek Irunen egin dute manifestazioa

Schengeneko hitzarmenaren 2.2 artikuluan oinarrituz, Espainiako eta Frantziako Poliziek kontrol zorrotzak ezarri dituzte 20:00ak arte. Ibaetako Foroak euskal presoen eskubideen alde Baionara deituriko manifestazioak "sor ditzakeen ordena publiko arazoak saihesteko" aplikatu dute hitzarmena, Frantziako polizia iturrien arabera. Ehunka lagunek ezin izan dute muga igaro, eta Irunen elkartu dira manifestazioan. Baionakoa ordubete beranduago abiatu da, 18:00etan.

2006ko ekainaren 24a
20:04
Entzun
11:00etatik 20:00ak bitartean autoen eta trenen kontrol zorrotza egitea ahalbidetzen du hartutako neurriak, eta 17:00etan Baionan deitu duten manifestazioa 18:00etan abiatu da. Hego Euskal Herriko herritar asko ez dira iritsi, ehunkak askatasunaren arabera, atzera egin behar izan baitute mugan, Espainiako eta Frantziako Poliziek eragotzita.Hala ere, Baionara joan ezin izan dutenek Irunen egin dute manifestazioa. 18:00etan irten da Mosku Plazatik.

"Baionarat heldu nahi duten manifestalariak, heltzen badira ere, beranduegi helduko dira, eta jende frankok etxera itzuli beharko du seguraski. Schengeneko hitzarmena aplikatzea manifestazioari oztopoa jertzea da, Euskal Herrian manifestatzeko eskubideari oztopo bat", salatu du Jean-François Lefort Askatasuneko bozeramaileak.

Hala ere, jendetza atera da Baionako eta Irungo kaleetara euskal presoen eskubideak aldarrikatzera. Euskal Herrira ekar ditzaten, euren eskubideak errespeta ditzaten eta bake prozesuan behar duten lekua har dezaten aldarrikatu dute manifestariek. Frantziako Gobernuari ere deia egin diote prozesuan inplika dadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.