euskara

Milaka lagun elkartu ziren Sortzen-Ikasbatuaz elkartearen jaian

Euskaraz aritzen diren ikastetxe publikoen bilgune izatea du xede festak. Iruñean batu ziren atzo ere.

2009ko maiatzaren 25a
17:27
Entzun
Euskal Eskola Publiko Berriaren urteroko jaian hogei mila lagun bildu ziren atzo, Iruñean. Sortzen-Ikasbatuaz-ek eta Antsoaingo (Nafarroa) Ezkaba ikastolak antolatutako festa 10:00etan hasi zen, Takoneran. Egunean zehar giroa alaitzeko hainbat ekitaldi egin zituzten.

Euskaraz aritzen diren ikastetxe publikoen bilgune izatea du xede jaiak. Aurtengoa XIV. edizioa izan da eta, ohi bezala, Iruñean batu ziren.

Datorren urteko jaia antolatzeko erreleboa, Zizur Nagusiko (Nafarroa) Erreniega ikastolak hartu du. Euskal Eskola Publiko Berrien alderko aldarria egiteaz gain, D ereduaren 25. urteurrena ere ospatuko dute 2010ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.