Eguraldia lagun milaka lagun batu ziren atzo Lezon, Kilometroetan, Gipuzkoako ikastolei bultzada emateko asmoz. Goizean goizetik jendez gainezka iristen ziren Lezora zein Pasaira Euskotreneko zein Renfeko trenak; autobusek eta autoek, berriz, prestatutako aparkalekuak bete zituzten.
Junkal Mintegia Pasaia-Lezo Lizeoko lehendakariak atzo arratsean agertu zuenez, gune eta jantokietarako prestatuta zeuzkaten elikagai guztiak amaitu egin zitzaizkien, eta, ondorioz, antolatzaileek egindako jende aurreikuspenak gainditu egin zirela nabarmendu. Pozik zegoen MIntegia jasotako erantzunarekin.
Aurtengo Kilometroen helburua Lezon 0-5 urte arteko ikasleentzako ikastetxea zabaltzea da, Pasaiako eraikinera joan beharrik izan gabe herrian ikasteko aukera izan dezaten. Xede hori betetzeko itxaropena dutela aurreratu zuen Mintegiak.
Hainbat agintarik parte hartu zuten irekiera ekitaldian, hala nola, Javier Nogales Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko zuzendariak, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Haritz Salaberria Lezoko alkateak eta Maider Ziganda Pasaiakoak. Azken horrek salaketa kutsuko hitzaldia egin zuen, eta Udalbiltza auzia eta torturak izan zituen gogoan.
Datorren urtean Ikasberri Azpeitiko Ikastolak hartuko du Pasaia-Lezo Lizeoaren lekukoa, eta han egingo dira Kilometroak. 1979an eta 2000an ere Azpeitian izan zen Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia.
Ikastolen festa
Milaka lagun Kilometroetan
Lezon egin zuten atzo aurtengo Gipuzkoako ikastolen festa, Pasaia-Lezo Lizeoak antolatuta. Hain zuzen ere, beren helburuak bete direla agertu dute antolatzaileek. Datorren urtean Azpeitian egingo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu