Batasuneko Arnaldo Otegi eta Joseba Permach, EAJko Iñigo Urkullu, Xabier Arzalluz eta Joseba Egibar, EAko Unai Ziarreta eta Josu Erkiaga, Aralarko Patxi Zabaleta, EBko Oskar Matute, Kontseiluko Iñaki Lasa, LABeko idazkari nagusi Rafa Diez eta ELAko Joxe Elorrieta, besteak beste. Bilbora hurbildu diren milaka euskal herritarren artean ikusi ahal izan dira aurpegi ezagun horiek.
Teresa Toda 18/98+ lan taldeko kidea pozik agertu da milaka lagunek eurek egindako manifestazio deialdiari emandako erantzunarekin: "Babes handia jaso du guk egindako deialdi honek eta pentsatzen dugu horrek islatzen duela euskal gizartean zer gertatzen ari den eta nola gizartea konturatzen ari den momentu honetan epaiketa hauek bertan behera utzi behar direla. Guztiok kalera atera behar dugula eskubide politiko eta zibilen defentsan".
Zabalburura iristen ari zirela ehunka lagun manifestazioa abiatu den lekuan zeuden oraindik. San Nicolas plazan amaitu da manifestazioa eta bertan egin dute bukaerako ekitaldia. Eszenatoki bat jarri dute plazan eta bertan, besteak beste, Julio Ibarra eta Maialen Iriarte kazetariek hitz egin dute baita Maite Aristegi 18/98+ lan taldeko kideak eta Nekane Txapartegi auzipetuak ere. Azken honek, bere esker ona azaldu die Bilbora hurbildu diren milaka lagunei emandako babesagatik. Era berean, epaiketaren izaera politikoa dela salatzen jarraituko dute oztopoak oztopo: "Etengabekoak izan dira epaiketa honen izaera politikoa ezabatzeko saiakerak baina oztopo eta traba guztien gainetik hori salatu dugu eta salatzen jarraituko dugu. Epaiketa hau eskubide zibil eta politikoen aurkako epaiketa baita".
Duintasunaren alde
"Ideologia guztien gainetik eta duintasunaren alde", bertara hurbiltzeko gonbita "herritar guzti guztiei" luzatu diete 18/98+ plataformako kideek Euskal Herritar guztien duintasuna jokoan dagoela uste dutelako.
Epaiketa eteteko ezezik Espainiako Auzitegi Nazionala desagertzeko ere eskatuko dute gaur Bilbon. Plataformaren ustez, dirudienez aro berri baten atarian gauden honetan Auzitegi Nazionala bezalako "tresna errepresibo bat" martxan izatea guztiz tokiz kanpo dago.
Pertsona eta kolektiboen eskubide zibil eta politikoak urratzen ari direla salatuko dute gaur, beste behin,18/98+ lan taldeko kide eta auzipetuak herritarren eta gehiengo politiko eta sindikalaren babesarekin.
'18/98 auzia'
Milaka lagunek Bilboko kaleak bete dituzte eskubide zibil eta politikoen alde
Milaka lagun abiatu dira 17:30ak inguruan Bilboko Aita Donostia plazatik 18/98+ lan taldeak egindako deialdiari erantzunez. Manifestazioaren buruan plataformako kideak dihoaz eta =iEskubide zibil eta politikoen alde. Epaiketa guztiak eten!=i leloa daraman pankartaren atzetik sumario horretan eta horretatik abiatutako beste auzietan auzipetutako lagunak. Alderdi politiko eta sindikatuetako aurpegi ezagunak ikus daitezke manifestazioaren lehen lerroetan . 18/98+ lan taldeko kideak pozik agertu dira deialdiak izan duen babesarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu