M-11, sarraskia Madrilen / Mobilizazioak

Milaka lagunek salatu dute Euskal Herriko kaleetan Madrilgo sarraskia

Milaka lagun batu dira Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñeko kaleetan atzo Madrilen izandako atentatuak eta haiek eragindako izugarrikeria salatzeko. Baionan, elkarretaratzea egin dute AB Abertzaleen Batasunak deituta. Zenbait lekutan, esaterako, Bilbon eta Iruñean, tentsio uneak izan dira gerraren kontrako oihuak eta 'Aski da!' erantzuten zieten jendearen artean.

2004ko martxoaren 12a
20:32
Entzun
Agintariek eta alderdi gehienek manifestazio lasai eta bateratuetarako deia egin arren, zenbait unetan tentsioa nagusitu da ekitaldietako batzuetan. Adibidez, Bilboko manifestazioaren amaieran 'Gerrarik ez' oihuka hasi dira hainbat manifestari, eta 'Aski da!' aldarrika erantzun diete beste batzuk. Giroa, momentu batzuetan beroa izan da.

Iruñean, gerraren kontrako pankarta zabaldu dute gazte batzuek, eta manifestazioko beste parte hartzaile batzuk oihuka eta txistuka hartu dituzte.

Euskal Herritik kanpora, Espainian, Galizian eta Herrialde Katalanetan ere manifestazio handiak egin dira. Madrilen milioitik gorako parte hartze datuak eman dituzte, eta atenatuen kontrako zein bakearen aldeko leloez gain, gerraren kontrakoak entzun dira, eta, baita ere atentatuaren egileak nortzuk izan diren galdetzen zutenak.

Bartzelonan giroa asko berotu da. Hasieran, txistuka hartu dituzte PPko ordezkariak, hots, Jospe Pique Kataluniako buruzagia eta Rodrigo Rato Espainiako Ekonomia ministroa. Txistu egiteaz gain, manifestazio amaiera aldean, "asasinoak" egin diete oihu, eta Poliziak babestuta irten behar izan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.