Milakabilaka herritar ekimenean euskal gizartearen arlo ezberdinetako hainbat lagun daude eta larunbaterako antolatuta duten manifestazioa halakoa izatea nahi dute: herritarra. Horrela, ordezkari politikoei ez diete hitzik emango orduan eta herritarrek esandakoa "entzun" dezatela eskatu diete.
"Batzeko" helburua daukan manifestazioa izango da, gaur Maite Aristegi Milakabilakako kideak prentsaurrekoan esan duenez, "ez zatitzeko". "Ez goaz inoren kontra, ez goaz inor ordezkatzera. Herritar soilak gara". Eta herritar bezala, gatazkaren konponbidea eskatzen dute, "elkarrizketa, bakea eta herritarrek erabakitzen dutenarekiko errespetua oinarri" izanda. "Gure geroaren alde egiten gabiltza, besterik ez; ezintasunari bidea eta itxaropenari lekua emateko".
Elkarrizketa. Errespetua Euskal Herriari. Bakea leloa izango du manifestazioak eta Bilbon izango da, Areatzako zubian hasita, 17:00etan; Guggenheim museo atarian bukatu da. Amaieran ez dute parte-hartze daturik emango; "bertan jende asko bilduta ere behar baino gutxiago egongo dira".
Otsailaren 22tik, berriz, autobus ibiltaria ibiliko da herriz herri. Baionan hasiko da. Helburua: herritarren atxikimendua jasotzea.
Autofinatzaketa da Milakabilakaren beste helburuetako bat. Pinak salduko dituzte, beste ekimenen artean.
Konponbide prozesua
Milakabilakaren manifestazioak "batzeko izan nahi du, ez zatitzeko"
Larunbatean izango da, Bilbon, eta politikariei herritarrek esandakoa "entzun" dezatela eskatu diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu