Milakabilakari babesa Bilbon

Hamabi orduko ekimena ari da egiten Areatzan.

2007ko apirilaren 21a
17:58
Entzun
Goizeko hamarretatik daude Milakabilakakoak Bilbon, Areatzan, elkarrizketaren eta irtenbide demokratikoaren aldeko ekimena egiten. Eta gaueko hamarrak arte egongo da, leku berean. Hamabi orduz, beraz. Herritarrak babesa ematen ari dira, atxikimenduak ematen eta argazkiak ateratzen.

Jende ezaguna ere ari da biltzen Bilbon gaur: politikariak, kirolariak, kultur eragileak, feministak... Euskal herritarren eskubide denen errespetua eskatzen du Milakabilakak, eta eragile ezagunek aldarrikapen horien aldeko testuak irakurri dituzte.

Kontzertu batekin bukatuko da ekimena.

Hilaren 26an Gernika-Lumon (Bizkaia) izango da Milakabilakaren kamioia, atxikimendu gehiago bildu asmoz.

Atzo, berriz, webgunea inauguratu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.