Militanteek 1.500dik gora zuzenketa aurkeztu dituzte
EAJren EBBk eztabaidarako aurkeztu dituen hiru txostenen gainean, 1.500dik gora zuzenketa egin dituzte alderdiko kideek. Belen Greaves alderdiko idazkariak jakinarazi duenez, horietatik %60-70 inguru onartu ditu zuzendaritzak; %20-25 adostu egin dituzte, eta gainerakoak Batzar Nagusian bertan eztabaidatuko dituzte. Azken sei hilabeteotan hiru agiri eztabaidatu dituzte alderdiko kideek: Proposamen sektorialak jasotzen dituen txosten bat, Geroa Lantzen deiturikoa; Euskadi, Nazioa Europan estrategia politikoa zehazten duena, eta alderdiaren estatuen erreformarako hainbat proposamen biltzen dituen beste txosten bat. Hirurak bozkatuko dituzte Batzar Nagusian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu