Espainiako Gorteetarako hauteskundeak
Militarren saioak salatu dituzte; oraingoan, Arantzan
Hauteskunde kanpainetan ohi duen legez, Espainiako armada maniobra militarrak egiten ari da Euskal Herrian. Aurrekoan Adarra mendi inguruetan (Gipuzkoa) eta Leitzan (Nafarroan) ikusi zituzten, eta izua ere eragin zuten. Oraingoan, aldiz, Nafarroako Arantzatik iritsi da salaketa. Bertako Udalak azaldu duenez, udal agintariei abisurik eman gabe «gerratan jolasean» ari dira militar espainiarrak herrian. Kaleetan barna militarrak ibili direla salatu du udalak, «goitik behera armatuta», eta herritarrengan «harridura eta izua» eragin dutela: «Zenbait egunetan eta talde txikitan agertu ziren, lehenbizi, baina azkenaldian, herri osoa mendean hartzeko moduko kopuruan agertu ziren».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu