"Itxaropentsu" aurkeztu du Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Minbizitik bizirautea 2000-2012 txostena. Azpimarratu du Europako batez bestekoaren gainetik dagoela iraupen tasa Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Eta 2000. urtetik bost puntu hazi da emakumeetan; sei puntu gizonetan. Haren ustez, medikuntza arloan izandako aurrerapenek ez ezik, diagnostikoan egindako lanak ere garrantzia izan du.
Gizonezkoek gehien dituzten minbizi moten artean, hobekuntza nabarmenena giltzurrunekoak izan du; andreetan, plasmozitoak eragindako minbizian igo da gehien iraupen tasa. Gizonek gehien izan ohi duten minbizia prostatakoa da: %89,9koa da mota horretan iraupen tasa. Andreei bularreko minbiziak eragiten die gehien: %84,6an dago iraupen tasa.