Minbiziaren Nazioarteko Eguna da gaurkoa OME Osasunerako Mundu Erakundeak hala izendatuta, eta, horrenbestez, gaitzaren kontrako era askotako ekintzak egingo dira mundu guztian. Batik bat, minbiziari aurrea hartzea dela garrantzitsua azpimarratuko da, eta horretarako bizi ohitura osasuntsuak zeintzuk diren jakinarazten saiatuko dira han eta hemengo ekitaldietan. Euskal Herrian ere izango dira halakoak.
Izan ere, minbiziak daukan sendagairik onena aurrea hartzea dela nabarmendu dute egunotan behin eta berriz adituek. Esaterako, minbizien %40 saihesteko modukoak direla adierazi zuen atzo Josep Maria Borras aditu katalanak, Bartzelonako Onkologiaren inguruko Plan Gidariko arduradunak. Txertoak, eta, batik bat, bizi ohitura osasuntsuak hartzea lirateke gaitzari aurrea hartzeko modua, besteak beste, erretzeari utziz eta elikadura egoki zainduz.
Nolanahi ere, Borrasek azpimarratu zuen azken urteetako aurrerakuntzarik handienetakoa izan dela hainbat minbizi infekzioekin lotuta daudela jakitea, %20 inguru. Kasu horietan txertoak oso eragingarriak direla iritzi zion Borrasek, etaurdaileko gaitzak eragiten dituten HP helicobacter pylori bakterioaren kasua jarri zuen horren adibide gisa.
Osasuna
Minbizien %40ri aurrea har dakiekeela diote adituek
Gaitz horren kontrako nazioarteko eguna da gaurkoa. Minbizien %20k infekzioetan du jatorria. Egin den aurrerakuntzei esker, gaitza gaur egun ez dela hain hilgarria azpimarratu dute ikerlariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu