Gizartea

Mingain urdin gaitzaren bi kasu agertu dira Araban

Ukabustaizko eta Amurrioko bi behik daukate gaitza. Foru Aldundiak udan egindako bakunazio frogetan atzeman dituzte.

2008ko irailaren 5a
16:17
Entzun
Estefania Beltran de Heredia Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza diputatuak jakinarazi duenez, mingain urdin gaitzaren bi kasu azaldu dira Araban. Bi behik dute gaitz hori, baina ez dituzte akabatu, daukaten gaitzaren larritasuna ez delako handia, Beltran de Herediaren arabera.



Ukabustaizen eta Amurrion agertu dira bi kasuok, Arabako Aldundiak udan ardiekin eta ganaduekin egindako bakunazio frogetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.