Bilera egin zuten atzo Angel Gabilondo Espainiako Hezkuntza ministroak eta Julio Lafuente NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak. Madrilen egin zuten bilera, ministerioan. Jadanik bi aldiz bildu dira NUPeko errektorea eta Gabilondo; orain hurrena, Iruñera joan zen ministroa, unibertsitatea ezagutzera.
Espainiako Gobernuaren aldetik diru laguntza jasotzekoa du NUPek, Nazioarteko Bikaintasun Campus izendapena jaso baitzuen iaz, Espainiako beste hainbat unibertsitaterekin eratutako proiektu batekin —EHUk ere lortu zuen—. Horren bidez, hainbat egitasmo gauzatzeko dirutza emango die Madrilek unibertsitateei.
Ministroak bilera egin du Julio Lafuenterekin, NUPeko errektorearekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu