Besteak beste ekonomiaz, presoez, estatus politikoaz eta demokraziaren tresnez hitz egin du Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiak BERRIArekin. Bihar argitaratuko da elkarrizketa, baina segidakoa da aurrerapen bat:
"Beraiek [EAJk] Neoliberalismo gehiago defendatzen dute, eta guk gutxiago. Politika aldatzen dugu edo bere horretan geratuko gara".
"Lizitazio publikoak egiten direnean ere erabateko lehentasuna izan behar dute enpresa txiki eta ertainek, kooperatibek eta izaera soziala duten enpresek. Ezinbestekoa da garapen lokala bultzatzea".
"Ezin da elkarbizitza eraiki modu partzialean. Onartu behar dugu sufrimendua oso hedatua izan dela eta badela oraindik ere".
"Ez da tutik ere aldatu egitura frankista. Alde horretatik ez dago inolako ahaleginik gauzak aldatzeko. Bakegintzak jarrera ona behar du".