Bustialdi ederra hartu du gaur goizean Alvaro Miranda Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun sailburuak Itoizko urtegian. Itoitz Fundazioak han egindako lanak ikustera joan da, txalupa txiki batera igo eta sartu da urtegian barrena, laster txalupan ura sartzen hasi da, ordea, ontzia hondatzen eta hondatzen, joan zaizkio Agoizko suhiltzaileak beste txalupa batekin eta, hona igotzean, plost, uretara Miranda eta bere ontziko lagunak.
"Bistan da: ez da prestatutakoa izan", bota du ondoren Mirandak.
Argazkian, suhiltzaileak euren txalupara igo nahian bestean zeudenak; tartean, Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun sailburua. (Jagoba Manterola / Argazki Press)
Gizartea
Miranda, uretara Itoitzen
Gobernuko lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun sailburuaren txalupa hondatu egin da urtegiko lanak bisitatzen ari zelarik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu