Mirandak dio Nafarroako Kutxatik urtean 60.000 euro jasotzen dituela

CANeko batzordeetara joateagatik dietak jasotzea beti egin izan dela eta «erabat etikoa» dela esan du

joxerra senar
Iruñea
2011ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Iaz Nafarroako Kutxak estatutuak berritu zituen, eta garai hartako Nafarroako lehendakari eta CANeko presidente Miguel Sanzek defenditu egin zuen finantza erakundea «despolitizatu» egin behar zela eta kargu politikoak erabaki organoetatik atera behar zirela. Estatutu berrien, aurrezki kutxaren erakunde sortzaileen batzorde bat sortu zen, eta bertan tokia egin zitzaien politikariei. Gainera, astelehenean Diario de Noticias-ek kaleratutakoaren arabera, ezkutuan batzorde horren batzorde iraunkorra sortu zuen UPNk. Bertan ordezkaritza du Miguel Sanzek, Yolanda Barcinak, Alvaro Mirandak eta Enrique Maiak, eta bi batzordetara joateagatik dietak kobratzen dituzte.

Mirandak atzo aitortu zuen urtean Nafarroako Kutxatik diru sarien bidez 60.000 euro jasotzen dituela. Mirandaren ustez, «erabat etikoa» da, «betidanik» egin izan dutela Nafarroako Gobernuko kideek. «Gure soldata da, gobernuko kideak saritzeko modu bat da». Mirandak defenditu zituen CANeko sari horiek publikoak direla. Baina hori ez da egia. Kutxak CNMVri igorritako txostenetan, kasu, ez da agertzen erakunde sortzaileen batzordeek zenbat diru banatzen duten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.