Miren Azkarate ere deklaratzera, lekuko gisa

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak apirilaren 16an deklaratu beharko du, EAEko Auzitegi Nagusiak deituta, Ibarretxeren kontrako auzia dela-eta.

2007ko martxoaren 22a
17:31
Entzun
EAEko Auzitegi Nagusiak Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea deklaratzera deitu du apirilaren 16rako, lekuko gisa, Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzaren lehendakariaren kontrako auzia dela-eta.

Azkaratek, hala nahiko balu, bere bulegoan edo Jaurlaritzaren egoitzan deklaratu ahalko du, Auzitegira joan gabe.

Arnaldo Otegi, Pernando Barrena eta Juan Joxe Petrikorena Batasuneko kideekin iaz bilera egitegatik auzipetua dago Ibarretxe. Batasunekoak ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.