Miren Azkaratek EHUko irakasle lanetara itzultzea erabaki du, eta, hala, Donostiako Udaleko EAJren bozeramaile eta Udal Kultura batzordeburu izateari utzi dio. Zinegotzi eta Euskara Batzordeko buru izaten segituko du, baina. Jon Insausti hautetsiak ordezkatuko du Kulturan –orain arte ez zen inongo batzordeburu–, eta, halaber, hura izango da EAJren eleduna udaletxean.
Eneko Goia alkateak eman du aldaketen berri, prentsaurreko batean. Azkaratek Donostia 2016 egitasmoan egindako lana goretsi du alkateak.