Euskara

Miren Dobaran, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendari berria

Gotzon Loberaren lekua hartu du.

2008ko otsailaren 6a
18:35
Entzun
Bizkaiko Foru Aldundiak Miren Dobaran hautatu du Aldundiko Euskararen Sustapenerako zuzendari kargurako. Hain zuzen, Kultura Sailaren barruan dago arlo hori, eta Kultura diputatua ere berria da duela zenbait astetik: Josune Ariztondo.

Gotzon Loberaren partez ariko da Dobaran Bizkaiko Foru Aldundiko Euskararen Sustapenerako zuzendari. EAJko Bizkai Buru Batzarreko kide izendatu berri dute Lobera.

Dobaran azken urteetan Eusko Jaurlaritzako Euskara sailean aritu izan da lanean, zuzendari legez. 2003-2007 artean Eudelen Euskara arloko arduradun izan zen.

Bizkaian bi Hitza euskarazko egunkari daude -Lea-Artibaikoa eta Busturialdekoa-, eta Foru Aldundiak ez ditu diruz laguntzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.