Miriam Campos euskal preso ohiari harrera egin zioten atzo arratsaldean Bilbon. 18/98 auziagatik preso zegoen 2007tik Murtziako espetxean (Espainia).
Auzitegi Nazionalak 11 urteko espetxe zigorra ezarri zion, baina Gorenak zazpi eta erdira jaitsi zion. Hilaren 14an egingo diote ongietorri ekitaldia.