Aurrekontuak

"Miseria kudeatzeko aurrekontuak" kritikatu ditu EH Bilduk

Iñigo Urkulluren eta Yolanda Barcinaren gobernuek aurkeztutako proposamenen aurka eta parte hartzean oinarritutako aurrekontu politika "berri" baten alde egin dute subiranistek. Asteazkenean jakinaraziko dute EAEn osoko zuzenketa aurkeztuko duten ala ez.

EH Bilduko kideak, gaur. JUAN CARLOS RUIZ, ARP
Berria.info
2013ko azaroaren 11
16:59
Entzun

"Urrun daude herritarren beharretatik". Hitz horiekin baloratu ditu EH Bilduk UPNk Nafarroarako eta EAJk Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako aurkeztutako aurrekontu proiektuak, eta bestelako politika bat bultzatzeko oinarriak aurkeztu ditu. Joseba Permachek, Rebeka Uberak eta Maiorga Ramirezek azaldu dutenez, herritarren parte hartzea izan behar du ardatz aurrekontu politikak, eta subiranotasuna bermatzeko neurriak hartu behar dira, Espainiako Gobernuak bultzatutako murrizketak saihestu ahal izateko. Besteak beste, Enplegurako Plan Integral bat egin beharra, erakundeen zorra "birplanteatzea" eta zerga politikaren erreforma "sakona" egitea proposatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiak hasitako bidea eredu gisa jarrita.

Horiek izango dira EH Bilduren oinarriak UPNrekin eta EAJrekin negoziatzeko orduan, baina, argitu dutenez, oraindik ez dute bilerarik egiteko deirik jaso inorengandik. Orain bi aste aurkeztu zuen proposamena Barcinaren gobernuak, eta joan den urriaren 29an Urkullurenak. Proposamenak oraindik sakonago aztertu behar dituztela esan dute koalizio subiranistako kideek. EAEko aurrekontuen kasuan, etzi argituko dute osoko zuzenketa aurkeztuko duten ala ez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.