Mitxelena Espainiaratu ez dezaten eskaera egin dute
BELFAST. Iragan ekainean Belfasten atxilotu zuten Fermin Vila Mitxelena Espainiaratu ez dezaten alegazioak aurkeztu zituzten atzo defentsako abokatuek. Espainiako Auzitegi Nazionalaren estradizio eskaera torturen bitartez ateratako aitorpenetan oinarritzen dela azaldu zuten abokatuek. Abokatuen arabera, estradizio eskaerak Mitxelenaren giza eskubideak bortxatzen ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu