Mobilizazioak antolatu ditu gaurko ezker abertzaleak

2011ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Ezker abertzaleak Espainiako Estatuaren «jarrera oztopatzailea» salatu du, eta gaur «auzo eta herri guztietan» egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du. Orain legalizazioa! lelopean egingo dute protesta, Sortu ezker abertzaleko alderdiaren erregistroko tramitea etetearen aurka. Ezker abertzalearentzat, Espainiak hartutako erabaki horrek «Euskal Herrian irekitzen ari den aro berria oztopatzea» du helburu, ezker abertzaleak azken hilabeteotan emandako pausoei traba eginez eta egoera politikoa baldintzatuz. Hala ere, «estatuaren eraso» horien gainetik, egindako apustuarekin eta bere ildo politikoaren garapenarekin jarraituko duela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.