Mobilizazioak, berriz ere, astelehenean

2013ko uztailaren 13a
18:30
Entzun

40 talde islamistek Mohamed Mursi Egiptoko armadak kargugabetutako presidentearen alde protesta egin zuten atzo. Ordu batzuk beranduago, mobilizazio gehiago deitu dituzte astelehenako. Essam el-Erian Askatasuna eta Justizia alderdiko kideak jakinarazi du: "Jainkoak hala nahi badu, jendetza mobilizatuko da datorren astelehenean Egiptoko plaza guztietan, militarren estatu kolpearen aurka".

"Hautesontzietan, protestetan, manifestazio jendetsuetan eta eserialdi baketsuetan erabakitzen du Egiptok. Inork, ez elite batek, ez erakunde militar batek, ezingo du euren erabakia herriaren gainetik jarri", adierazi du El-Erianek.

Datorren asteartean Hazem al-Beblauiren gobernu berriak, trantsiziorakoak, datorren astean kargua hartzea espero da, armadak babestutako bideorria martxan jarriz, "gobernu zibila" zaharberritzeko asmoz. Gaur hasi da Al-Beblaui gobernu berria osatzeko hautagaiei deika, eta bihartik aurrera hasiko da haiekin elkarrizketatzen. Guztira, 30 ministrok osatuko dute gobernu berria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.