KATALUNIAKO ERREFERENDUMA

Mobilizazioekin erantzun diote herritarrek Espainiako Estatuaren esku hartzeari

Bartzelonako Rambletan 40.000 langun inguru bildu dira, udaltzaingoaren arabera. Kataluniako gainontzeko hirietan ere elkarretaratze jendetsuak. Euskal Herrian, iluntzean egin dituzte mobilizazioak, hiri eta herri ugaritan. Estatu espainiarrean ere hainbat hiritan egingo dira elkarretaratzeak. Besteak beste, Madrilgo Puerta del Solen. Omniumek eta ANCk mobilizazioak deitu dituzte iganderako, Kataluniako udalerri guztietan.

Bilbon eguerdian egin duten mobilizazioa. ARGAZKI PRESS
Gorka Berasategi Otamendi.
2017ko irailaren 20a
07:30
Entzun

Katalunian, milaka herritar irten da kalera, Guardia Zibilak Generalitateko hainbat egoitza miatu eta gobernuko hamalau goi kargu atxilotu ostean. Hain zuzen, Guardia Zibila sartu den egoitzetako batean dago mobilizazio herritarraren erdigunea. Ordu honetan, 40.000 kataluniar daude bilduta Bartzelonako Rambletan, Generalitateko Ekonomia sailaren parean, udaltzaingoaren datuen arabera. Halaber, milaka herritar bildu dira Kataluniako gainontzeko hirietan ere.

Bartzelonan, CUPen egiotza nazionala izan da eguneko beste mobilizazio gune garrantzitsu bat. Espainiako Polizia eguerdian agertu da bertan, egoitzara sartu da epailearen baimenik gabe eta alde egin du tarte batez. Berriz itzuli denean, herritar ugari jarri zaie parean eta egoitza barrura sartzea eragotzi diete. Azkenean, alde egin dute.

Kataluniako agintariek jarrera baketsua galdegin die herritarren, eta aldi berean, beldurrik gabe kalera irteteko eskatu die.

Hala, Omnium eta ANC elkarteek elkarretaratzeak deitu dituzte igande goizerako, Kataluniako udaletxe guztien aurrean, "demokrazioaren alde". Jordi Sanchez ANCko presidenteak adierazi duenez, Espaniako Estatuak "gerra deklaratu du". Kalatuniarren erantzunak "bakea eta demokrazia" izan behar duela nabarmendu du.

Euskal Herrian ere berehala zabaldu dira mobilizazio deialdiak. Horietan parte hartzera deitu dute, besteren artean, EH Bilduk, ELAk eta LABek.

Manifestazioak estatu espainiarrean

Estatuko hainbat lurraldetako herritar elkarte eta plataforma manifestazio deialdiak zabaltzen ari dira sare sozialetan, Kataluniako erreferenduma babestu eta gaurko polizia operazioak salatzeko. Dagoeneko, protestarako deiak egin dituzte Galizian, Asturiasen, Kantabrian, Aragoin, Gaztela eta Leonen, Andaluzian, Valentzian eta Balearretan.

Espainiako hiriburuan ere manifestazioa deitu du Madrileños por el Derecho a Decidir —Madrildarrak Erabakitzeko Eskubidearen Alde— elkateak. ERC, PDECat, Unidos Podemos eta EAJko hainbat kidek deialdiarekin bat egin dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.