Irudia. Donostia
MOLEKULEN IRUDIEI BURUZKO UNITATEA
CIC Biomagune ikerketa zentroak beste azpiegitura bat inauguratu du Donostiako Miramongo teknologia parkean: molekulen irudiei buruzkoa. Hala, irudi bidezko biomedikuntzan aitzindari izango da zentroa, arduradunek azaldu dutenez. Besteak beste, botika berriak sortzeko eta Parkinsona eta Alzheimerra ikertzeko balioko du. Ekitaldian izan ziren Eusko Jaurlaritzako lehendakari Patxi Lopez eta Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu