Kale erasoak

`Molotov koktel'-ak jaurti dituzte PPko senadore baten etxearen aurka, Donostian

Santiago Quiroga PPko senadorearen etxearen aurka 'Molotov koktel'-ak jaurti dituzte bart gauean, Donostian. PPko iturriek azaldu dutenez, goizaldeko ordubatak aldera gertatu da erasoa, eta sute txiki bat piztu du. Dena den, Quirogak berak itzali ahal izan du su hori.

2003ko irailaren 8a
13:51
Entzun
Kalteak ez direla oso handiak izan azpimarratu dute PPko iturriek; zehazki, fatxada eta balkoiak hondatu dituztela zertxobait.

PPk ez ezik, Manuel Huertas PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusiak gogor gaitzetsi du eraso hori. Huertasen arabera, eraso horien helburua "beldur eta bortxa giroa sortzea" da. Halaber, EB-IUko presidentziako bozeramaile Juan Sanchez Vallejoktankera horretako erasoak onartezinak direla esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.