Kale erasoak

Molotov koktel bat jaurti dute Azpeitian PSE-EEko zinegotzi baten etxearen aurka

Bart gauerdian molotov koktel bat bota dute PSE-EEko zinegotzi baten etxera Azpeitian (Gipuzkoa). Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, erasoa gertatu den unean Manuela Uranga zinegotzia eta haren familia kanpoan ziren. Dena den, sute txiki bat piztu du koktelak, baina, hala ere, kalte material txikiak baino ez ditu eragin.

2003ko abenduaren 6a
11:55
Entzun
Azpeitiko udaltzainek bizkor itzali ahal izan dute sutea, eta, ondorioz, pertsianak eta fatxadaren zati bat belztu baino ez ditu egin Molotov koktelak.

PSE-EEko iturriek Efe albiste agentziari agertu diotenez, zinegotzi horrek behin baino gehiagotan jaso ditu mehatxuak eta erasoak, baita udal ordezkaritza lortu aurretik ere. Izan ere, Manuela Urangak legegintzaldi honetan hasi da zinegotzi izaten. Aurreko legegintzaldiak PSE-EEk ez zuen ordezkaritzarik Azpeitiko Udalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.