Erasoa

'Molotov koktel' bat jaurti dute Zumarragako PSE-EEren egoitzaren aurka

Atariko pertsiana belztu du, baina beste kalterik ez du eragin.

2006ko azaroaren 13a
15:37
Entzun
PSE-EEko iturriek jakinarazi dutenez, goizeko seiak aldera gertatu da Zumarragako (Gipuzkoa) egoitzaren aurkako erasoa: molotov koktel bat jaurti dute beren egoitzaren fatxadaren kontra, sute txiki bat eragin du, eta atariko sareta belztu du keak. Azken batean, kalte material txikiak baino ez ditu eragin, eta erasoa izan eta lasterrera hasi dira udal langileak fatxada garbitzen.

Sozialisten egoitza hori joan den irailaren 9an inauguratu zuen Patxi Lopez PSEko idazkari nagusiak hainbat berrikuntza lan egin ondoren. Lehenago ere jasan ditu erasoak egoitza horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.