Molotov koktel batekin eraso diote Hazparnen etxe-saltze agentzia bati

2007ko abuztuaren 24a
17:05
Entzun
Hazparnen (Lapurdi) molotov koktel bat jaurti diote bart gauean Era exe-saltze agentziari. Iparraldeko Euskal Irratiek agertu dutenez, kalte txikiak eragin ditu erasoak: beirate azpiko murrua belztu du keak. Azkenaldlian, etxe-saltze agentzien kontrako hainbat eraso izan dira Ipar Euskal Herrian, eta gehienetan, Euskal Herria ez da salgai jartzen zuten tindaketak agertu dira. Gaurkoan ez dute halako idatzirik utzi. Paueko Poliziak hartu du bere gain erasoaren ikerketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.