Erasoa

'Molotov koktelak' jaurti dituzte Barakaldoko PSE-EEren egoitzara

Bart goizaldean 'molotov koktelekin' eraso diote Barakaldoko (Bizkaia) PSE-EEren egoitzari. Ertzaintzako iturriek azaldu dutenez, zehazki bi koktel bota dituzte egoitzaren aurrealdeko hormara, eta pareta belztu duten arren, ez dute bestelako kalte materialik eragin. Halaber, ez dute inor zauritu. Rodolfo Ares PSE-EEren Bizkaiko exekutibako koordinatzaileak gogor gaitzetsi du erasoa, eta halako ekintzek ez dutela sozialistak beldurtzea lortuko nabarmendu du. Eduardo Madina EAEko Gazteria Sozialistetako idazkari nagusiak, berriz, "berriro gerta ez dadin lanean" jarraituko dutela esan du.

2005eko maiatzaren 7a
15:40
Entzun
Goizaldeko lauak aldera gertatu da erasoa. Garaitsu horretan inguruko bizilagun batek SOS-Deiakera hotsegin du leherketa zenbait entzun dituela eta PSE-EEren egoitzan sua ikusi duela esanez.

Ertzainak hara joan direnean, dagoeneko ez zegoen sugarrik, baina egoitzaren aurrealdeko horman bi molotov koktelen arrastoak daudela ikusi dute.

Rodolfo Ares PSE-EEren Bizkaiko exekutibaren koordinatzaileak nabarmendu du halako erasoek ez dutela lortuko sozialistak kikiltzea. "Ekintza horien bidez sozialistak beldurtu nahi bagaituzte ez dute lortuko, tinkotasun demokratikoan oinarrituta, terrorismoaren aurka borrokatzen jarraituko baitugu bakea eta askatasuna behin betiko finkatzeko", adierazi du.

Eduardo Madina PSE-EEko gazterien buruak, berriz, erasoa "zoro batzuen" ekintza dela esan du, eta halakorik berriro gerta ez dadin lanean jarraituko dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.