Erasoa

Molotov koktelekin eraso diote Lekeitioko ertzain etxeari

Bi bankutako kutxa automatikoetara ere jaurti dituzte. Udaleko Gobernu Batzordeak gaitzetsi egin ditu erasoak, eta "familia asko arriskuan" jarri dituztela salatu du.

2007ko irailaren 22a
15:59
Entzun
Ertzain etxeari eta bi bankutako kutxa automatikoei eraso diete bart Lekeition (Bizkaia), molotov koktelak jaurtita.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, 22:30 aldera burua estalita zeraman jende talde batek koktelak jaurti dizkiote ertzain etxeari. Une horretan itxita zegoen eta ez zegoen ertzainik barruan. Hain justu, eraikinaren kanpoaldean, atean eta garajeko atean eragin dituzte kalteak.

Horrez gain, bi bankuren kutxa automatikoen kontra ere jaurti dituzte molotov koktelak, Pascual Abaroa kalean. Aipatutako iturrien arabera, piztutako sua inguruko bizilagunek itzali dute ur baldekaden bidez.

Lekeitioko Udaleko Gobernu Batzordeak "kemenez" gaitzetsi ditu erasoak, eta erasoen egileek "familia asko arriskuan" jarri dituztela iritzi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.