Donostiako PSEren egoitzari eraso egin diote bart. Antza denez, hainbat ezezagunek lau molotov koktel jaurti dituzte alderdi sozialistak Donostian duen egoitzaren aurka. Sute txiki bat eragin du erasoak baina suhiltzaileak iritsi aurretik garrak beren kabuz itzali dira.
Europa Press agentziak, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriak aipatuta zabaldu duen informazioaren arabera, gauerdia pasata Donostiako PSEren egoitzari eraso egin diote hainbat ezezagunek.
Iturri horien hitzetan, erasoak "hainbat kalte" eragin ditu eraikinaren atean eta aurrealdean. PSEk Donostian duen egoitza Prim kalean dago. Erasoaren ondorioz ez dituzte bizilagunak aterarazi behar izan.
Euskal Herria
Molotov koktelez eraso egin diote Donostiako PSEren egoitzari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu