Mont Blancen 28 urteko mendizale donostiar bat hil da
donostia Azpeitiko Gillermo Garatxana Hernandez mendizalea hil da Alpeetan, Mont Blanc mendian, 500 metro behera erorita. 28 urte zituen gazteak eta beste bi mendizalerekin zegoen, atzo arratsaldean ezbeharra jazo zenean, Gouter (Frantzia) parean. Chamonixeko Mendiko Poliziak esan duenez, «huts tekniko» baten ondorioz izan du istripua. Gorpua Chamonixera eraman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu