«Moral laikoa» irakatsiko diete estudianteei Iparraldeko ikastetxeetan

Hollandek berretsi du UMPren jarduna aldatu egingo duela eta postu gehiago sortzen segituko duela ikastetxeetarako

Garikoitz Goikoetxea.
2012ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Derrigorrezko eskola aldian «moral laikoa» irakatsiko diete Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gaztetxoei. Edukiak soilik ez, «balioak» ere eman behar ditu eskolak, Frantziako presidente François Hollandek adierazi duenez; zer irakatsi aztertzeko «gogoeta bat» hasi du Parisko gobernuak. Zerbait aurreratu du, hala ere, Vincent Peillon Hezkuntza ministroak: «Bidezkoa zer den ulertu behar dute ikasleek, ongia eta gaizkia bereizten jakin, eskubideak eta betebeharrak ezagutu, eta batez ere balioak jaso». UMPk ez du begi onez hartu iragarpena.

Hollandek ikasturte hasierako ekitaldia egin zuen atzo Trappes hirian, Paris inguruan. Han iragarri zuen Nicolas Sarkozyren politika errotik aldatuko duela hezkuntzan. 13.000 postu kendu ditu azken urteetan Parisek; aurtengo, 4.800 postu sortu ditu gobernuak. Zehazteko dago zenbat izango diren Ipar Euskal Herrian.

Ekitaldi horretan baieztatu zuen Hollandek aztertzen ari direla nola eman «moral laikoa». Peillonek argitu du asmoa ez dela erlijioen aurkako mezuak ematea ikastetxeetara. Heziketa Zibikoa ikasgaia badute Frantzian eta Iparraldean —besteak beste, Marseillaise-a irakasten diete han—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.