Moses Kargboren familia ehorzketara ekartzeko, laguntza biltzen hasi dira

Erredakzioa
Donostia
2012ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Moses Kargbo, Andoainen (Gipuzkoa) hil zuten Sierra Leonako herritarra, Donostian ehortziko dute; Donostiako Udala egingo da kargu. Sierra Leonako egoera aintzat hartuta, gorpua bertara bidaltzea gaitz izango dela erabaki dute haren lagunek eta Gipuzkoara etorri den anaiorde batek. Kargbo lurperatzeko, baina, haren familia Donostiara etortzea nahi dute. Badira hamabost urte, izan ere, ez zutela elkar ikusten. Ez Euskal Herrian, ez Espainian, ez da Sierra Leonaren enbaxadarik; eta Espainiaren enbaxadarik ere ez da Sierra Leonan.Kargboren adiskideek azaldu dute zail izango dela familiarentzako bisak lortzea eta bidaia ordaintzeko dirua eskuratzea. Horregatik, laguntza eske hasi dira. Bildutako diruak familia ekartzeko aski ez bada Kargboren semeen heziketarako erabiliko dutela azaldu dute. Kutxabanken kontu bat ireki dute, laguntza emateko; Arrats elkartearen bidez ere lagun dezake nahi duenak. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin ere hizketan ari dira, zertan lagun dezakeen aztertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.