Moto gidari bat zendu da A-15 errepidean izandako istripu batean larriki zauritu ostean. Ezbeharra bart gertatu zen, 20:13etan, Areso (Nafarroa) herriaren parean. Nafarroako Ospitalera eraman zuten zahuritua baina bi ordu geroago hil egin zen, 22:45 inguruan.
Hildakoak –I.R.L.– 23 urte zituen eta Urnietakoa (Gipuzkoa) zen. Moto gidaria errepidetik atera zen donostiarako norabidean zihoalarik eta segurtasun hesiaren kontra jo zuen.