euskal herria

Moto gidari bat hil da Hernanin, bidetik aterata

Zakur bat errepidera irten zaio eta ondoren amildegi batetik erori da, Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera. Hernanikoa da hildakoa, 47 urteko gizona. Bizilagun batek larunbatean arriskuaz ohartarazi zuen SOS Deiak.

2012ko maiatzaren 30a
11:45
Entzun

Moto gidari bat hil da gaur goizean Hernanin (Gipuzkoa), Antziola auzoan, zakur batekin talka egin eta bidetik atera ondoren. Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Errepidetik atera ondoren, hiru metroko amildegi batetik erori da.

07:00ak aldera izan da istripua. Gidaria gizonezkoa zen, Hernanikoa, eta 47 urte zituen. Galarretara bidean zihoan.

Ertzaintza istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da, eta lekukoen laguntza eskatu du.

Hango bizilagun batek BERRIA.INFOri esan dio lehengo larunbatean SOS Deiak-i abisatu ziola inguru hartan zakur bat suelto zebilela eta arriskutsua izan zitekeela. SOS Deiak-ek erantzun zion Ertzaintzari pasatuko ziola abisua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.