Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gizon bat zendu zen atzo gauean N-1 errepidean, Villabona-Amasa parean (Gipuzkoa). 22:40 aldera gertatu zen ezbeharra, Irungo norabidean: gizona gidatzen ari zen motoa bidetik atera zen, eta gidaria erori egin zen. Larrialdi zerbitzuak iritsi zirenerako, hilda zegoen.
Gertatutakoaren inguruko ikerketa abiatu du Ertzaintzak: istripuaren lekukoen bila ari da, ezbeharra nola gertatu zen argitzeko.