Moto gidari gizonezko bat hil da gaur arratsaldean Urretxun (Gipuzkoa), istripuan, Ertzaintzak jakinarazi duenez. 14:40an izan da ezbeharra: kamioi baten kontra egin du talka motoan zihoala, GI-2630 errepidean.
Gidari hura ibilgailuen artean harrapatuta geratu da, eta su-hiltzaileek atera behar izan dute. Osasun zerbitzuek, baina, ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
istripua
Moto gidari bat hil da Urretxun, istripuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu