Errepideak

Motor gidari ba hil da A-8an, Ortuella parean

Bidetik atera eta babes hesia jo du. Auto ilarak sortu dira.

2010eko abuztuaren 14a
18:46
Entzun
Istripu larria gertatu da gaur goizean A-8 autobidean, Ortuella (Bizkaia) parean, Bilborako noranzkoan: motor gidari bat bidetik atera da, errepide ertzeko babes hesia jo du, eta talkaren ondorioz, hil egin da. Bederatziak eta laurden inguruan gertatu da ezbeharra.

Istripu horren ondorioz, beste ibilgailu batzuk ere kontrola galdu dute, eta traban geratu dira errepidean. Guztia garbitu eta bideratzeko lanean ari dira larrialdi zerbitzuetako kideak, autobideko zerbitzuak eta Ertzaintza, baina, hala ere, auto ilarak sortu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.