Motor gidari bat hil zen bart gauean Berriobeitin (Nafarroa), San Kirstobal gotorlekuko errepidean gertatutako istripu batean.
06:46an, dei bat jaso du Nafarroako SOSek, gorpu bat aurkitu duela zioen pertsona batena. Hildakoa 19 urteko irurtzundar bat da; motorra errepidetik atera zen, eta ezponda bat jo zuen. Bart gauean gertatu zen istripua, baina ez da handik inor pasatu gaur goizera arte.
Nafarroako Foru Polizia joan da hara, eta atestatu taldeari bertaratzeko eskatu diote.