Motor gidari bat hil da Casedan, istripu batean
CASEDA. Motor gidari bat zendu zen herenegun arratsaldean Casedan (Nafarroa), errepide istripuz. NA-534 errepideko 30. kilometroan izan zen ezbeharra. Motorra bidetik irten, eta pendoitz bat jo zuen. Gidaria bertan hil zen. Istripua 15:15 inguruan gertatu zen. Foruzainak ezbeharra zergatik gertatu zen ikertzen ari dira, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu