ERREPIDE ISTRIPUA
Motor gidari bat hil da Erandion, hesia jota
Leioako bizilagun bat hil zen atzo Erandion izandako istripu batean. R.R.M. hildakoa motorrean zihoan Bi-637 errepidean, Rontegiko tunela pasatu eta Getxoko norabidean, eta oraindik argitzeko dauden arrazoiengatik, bide bazterreko hesia jo zuen. Istripua arratsaldeko 15:50ean gertatu zen, eta motorzalea bertan hil zen. Motorzalearen gorpua bide bazterrean geratu zen, eta errepideko karril bat itxi behar izan zuten. Gorpua Bilboko Patologia forentseko zerbitzura eraman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu